Urrestillan ere astindu dituzte lapikoak errepresioaren aurka

Uztarria.eus 2017ko urr. 2a, 13:06

Euskal Herriko leku askotan, tartean Azpeitian, kazeroladak egin dituzte bart, Espainiako Guardia Zibilaren eta Poliziaren oldarraldiak salatu eta Kataluniako herritarrei sostengua agertzeko. Urrestillan ere dozenatik gora lagun irten zen lapikoak astintzera errepresioaren aurka. 

Atzo, urriak 1, Erreferenduma egin zuten Katalunian. "Espainiak erakutsitako errepresioa salatzeko" herriko plazara irten ziren hirurehun inguru lagun demokraziaren aldarria lau haizetara zabaltzeko.