Kataluniari babesa erakusteko elkarretaratze zaratatsua, iruditan

Uztarria.eus 2017ko urr. 1a, 22:49

Elkarretaratze zaratatsua egin dute gaur, urriak 1, hirurehun inguru lagunek Azpeitiko plazan. Katalunian egin duten erreferendumaren eta demokraziaren defentsan irten dira kalera. Era berean irmo salatu dute Espainiako Gobernuak eta haren indar polizialek erabili duten errepresioa, Errepresioaren gainetik, votaren lelopean. (Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Arratsaldeko elkarretaratzearekin ez dituzte gaurko deialdiak amaitutzat eman. Izan ere, dei egin diete herritarrei 22:00ak aldera beren etxeetatik parte har dezaten kazeroladan.