Langile autonomoei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek urriaren 3an

Uztarria.eus 2017ko ira. 29a, 16:13

Tailerrean parte hartzen dutenek saioetan ikasiko dute zein diren autonomo batek hiruhilero ordaindu behar dituen zergak. Besteak beste, zerga horiek nola bete behar diren, noiz eta zenbatero aurkeztu behar dituzten eta non aurkeztu behar diren irakatsiko dute saioetan. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Urola Erdiko Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza agentziak autonomoei zuzendutako tailerra eskainiko du urriaren 3an. Bertan parte hartzen dutenek, bakarkako enpresariei eragiten dieten zergak ezagutuko dituzte: PFEZ zerga (ordainketa zatikatuak, 130 eredua) eta BEZa (hiruhilabeteko autolikidazioa, 300 eredua). 

Tailerrean parte hartzen dutenek saioetan ikasiko dute zein diren autonomo batek hiruhilero ordaindu behar dituen zergak. Besteak beste, zerga horiek nola bete behar diren, noiz eta zenbatero aurkeztu behar dituzten eta non aurkeztu behar diren irakatsiko dute saioetan. Ikastaroaren helburua da autonomoek jarduera ekonomikoak eragiten dituzten zergen jakitun izatea eta zerga horien xehetasunak ezagutaraztea. 

Izen-ematea 

Ikastaroa urriaren 3an, asteartean, eskainiko du Iraurgi Berritzenek, Azkoitiko Intsausti jauregiko aurreneko solairuan. Ordu eta erdiko iraupena izango du tailerrak, 15:00etatik 16:30era. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da alarranaga@iraurgiberritzen.eus eta ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbideetara idatzita edo 943-02 60 69 edo 943-85 11 00 telefonoetara deituta.