Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloa urriaren 8an iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus 2017ko ira. 29a, 15:10

Loiolako Basilikan izango da organo kontzertua, eta parte hartuko dute emanaldian Ainhoa Zubillaga mezzoak eta Loreto Fernandez organo jotzaileek. Urriaren 8koaz gain, beste bi zuzeneko eskainiko dituzte Azpeitian. Urriaren 22an, besteak beste, Jose Luis Frantzesena ariko da Loiolako organoan.

Urriarekin batera iritsiko da herrira Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVIII. zikloa. Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran eskainiko dituzte kontzertuak txoko ezberdinetako abesbatzek, organo-joleek eta musikariek. Azpeitiko kontzertuek Loiolako Basilikan hartuko dute leku, igande arratsaldez. Zuzeneko guztiak 20:00etan hasiko dira, eta aurrenekoa urriaren 8an eskainiko dute. Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea izango dira Azpeitiko aurreneko kontzertua eskainiko dutenak. 

Azkoitian Amabirjinaren Jasokundearen parrokian eskainiko dituzte kontzertuak, urriko zapatu guztietan, 20:00etan hasita. Bergaran, berriz, Santa Marina Parrokian hartuko dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa urriaren 7an, 14an eta 21ean.

Honakoa da egitaraua, osorik: 

Azpeitia (Loiolako Basilika)

Urriak 8, igandea, 20:00etan:

Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea.

Urriak 15, igandea, 20:00etan

Franz Hauk organo-jotzailea.

Urriak 22, igandea, 20:00etan:

Aretxabaleta abesbatza.

Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea.

Itziar Urbieta organo-jotzailea.

Azkoitia (Amabirjinaren Jasokundearen Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan:

Landarbaso Abesbatza.

Oier Etxaburu organo-jotzailea.

Urriak 14, zapatua, 20:00etan:

Giampaolo Di Rosa organo-jotzailea.

Urriak 21, zapatua, 20:00etan:

Ertizka otxotea.

Esteban Elizondo organo-jotzailea.

Urriak 28, zapatua, 20:00etan:

Organo ikasleen kontzertua.

Bergara (Santa Marina Parrokia)

Urriak 7, zapatua, 20:00etan: 

Bergarako orfeoia.

Aitor Olea organo-jotzailea.

Urriak 14, zapatua, 20:00etan: 

Bi zati izango dituen kontzertua. Aurrenekoan:Bernhard Marx organo-jotzailea.

Bigarren zatian: Gorka Zabaleta txistua, Jose Javier Lera perkusioa, Fernando Gonzalo organo-jotzailea.

Urriak 21, zapatua, 20:00etan: 

Ainhoa Zubillaga mezzoa.

Loreto Fernandez organo-jotzailea.