Haurrentzako eskuoihalak komunera ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | Gizartea | Argazkia
2017-09-29 12:21

Haurrentzako eskuoihalak ur saneamendu sarean arazoak sortzen dituztela-eta, horiek komunera ez botatzeko eskatu die Udalak herritarrei. "Nahiz eta bilgarri batzuetan eskuoihalak biodegradableak direla jartzen duen, horiek hondakin ontzira bota behar dira, eta inoiz ez komunera", esan du Udalak.

Oihal horiek ur saneamenduan sortzen dituzten arazoak "gero eta ohikoagoak" direla esan du Udalak: "Azken urteotan, haurrentzako eskuoihalen kontsumoa asko handitu da, eta herritar asko eta asko dira horiek komunera botatzen dituztenak".

Gipuzkoako Uraketik jakinarazi dutenez, "eskuoihalak organikoak ez direnez, desegin beharrean elkarrekin lotzen dira eta saneamenduko kolektoreak, bonbak eta edozein ekipo trabatu eta izorratu besterik ez dute egiten".

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia JLarranaga | 2017-09-29 : 13:57

Hola, oin dala egun batzuk Donostian ere izan da egundoko problema trapu hauekin. Ta esan al du ayuntamentoak noiz jarriko dituzten txipadun kontenedoreak? Eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa