'Lady Macbeth' eta 'Tadeo Jones 2' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko ira. 29a, 11:07

Datorren asteburuan ere bi film izango dira ikusgai Soreasu antzokian: Lady Macbeth eta Tadeo Jones 2: El secreto del rey Midas. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Lady Macbeth aurrenekoz. Igandean, berriz, 16:30ean Tadeo Jones 2: El secreto del rey Midas emango dute 16:30ean, eta 19:30ean berriro izango da ikusgai Lady Macbeth. Astelehenean, ikusleen egunean Lady Macbeth emango dute berriro, 21:00etan hasita. 

Lady Macbeth drama generoko filma da. 1865. urtea, Ingalaterra. Katherine (Florence Pugh) maite ez duen amargatutako gizon batekin dago ezkonduta. Bere aldean zaharra da. Triste eta etsita bizi da erlazio hori dela eta, eta ezin du gizonezkoek agintzen duten munduan bere lekua topatu. Katherini bizimodua aldatzeko abagunea etorriko zaio senarrarentzako lana egiten duen mutil batez maitemintzean. Bere desioak betetzeko borroka egingo du.