Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2017ko ira. 28a, 13:57

Lesakan izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko festa. Dagoeneko eman dezakete izena autobusez Nafarroa Oinezera joan nahi dutenek Ikasberriko idazkaritzan, baina urriaren 11n itxiko da autobuserako izen-ematea.

Urriaren 15ean ospatuko dute Nafarroa Oinez 2017 Lesakan, Bikin bat in lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 11ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.