Mendiak bueltan emandako bizia

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 27a, 18:43
Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya, Aizarnan, BeƱat Arrueren omenez landatutako zuhaitzaren parean. (Ihintza Elustondo)
Suku Maya Nepalgoa da, eta Aizarnan bizi da, Beñat Arrue zenaren familiarekin. Gaixotasun bat du giltzurrunetan, eta sendatzeko asmoz ekarri dute Arantxa Gurrutxagak eta Pello Arruek Euskal Herrira, argazki bati tiraka.

Azkazalak arrosaz margotuak ditu. Lepoko pila bat ditu soinean, baita eskumuturrekoak ere. Koloretakoak ditu arropak ere, bera bezain alai. Hitz asko ez, baina gutxi batzuk esan ditu euskaraz: "Ni Suku naiz, Nepalgoa naiz, eta Aizarnan bizi naiz, poz-pozik". Irribarre egin du, eta haren begiek baieztatu dute esan berri dituen hitzek ez diotela gezurrik.

Nepalgo 20 urteko neskatxa batek Aizarnan zer egiten ote duen, horra hor galdera. Eta horri erantzuteko, mila hitzek baino gehiago balio du irudi batek. Zehazki, 2001ean Nepalen ateratako argazki batek.

Urte hartan, Himalaiako Pumori mendiaren gailurra zapaltzeko asmoz, hainbat mendizale joan zen Euskal Herritik Nepalera. Kanpamendu nagusian zirela, Xabier Osinalde azpeitiarra ondoezik sentitu zen, eta Benantxio Irureta aizarnarrak lagundu zion behera. Hurrengo egunean, eguraldi baldintzak onak zirenez, gailurrera igotzea erabaki zuten gainontzeko mendizaleek. Hamar lagunekoa zen espedizioa, baina denek batera igo ezin zutela eta, bi taldetan banatu ziren, zozketa bidez. Beñat Arrue aizarnarrari, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarrari eta Aritz Artieda, Javier Arkauz eta Cesar Nieto nafarrei tokatu zitzaien aurrena igotzea. Nolakoa den natura, ordea. Izotz-jausi batek azpian harrapatu eta bertan hil ziren bostak.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.