Txapelpunk eta M.C.D taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, plazan

Uztarria.eus 2017ko ira. 27a, 14:03

Zuzenekoak eskainiko dituzte Txapelpunk eta M.C.D taldeek datorren zapatuan, irailaren 30ean, plazan. Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernariek (AZTE) antolatu ditu kontzertuak, eta 23:00etan hasiko dira. 

Txapelpunk taldeak bere zortzigarren lana ekarriko du Azpeitira: Betty rock anroll. Besteak beste, rock and roll, punk eta punk-rock doinuak dira nagusi Txapelpunken azken lanean, eta Olentzerori, Onenak gara o Heriotzaren dantzan kantuak jasotzen ditu, esaterako.

AZTE osatzen dutenak dira: Etxe-Zuri, Ertz, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Zuhatz, Eperra, Sanagustin kulturgunea, Mugari, Fideo de Mileto eta Pikua.

Azoka Plazan, sagardoa protagonista

Bestalde, Azoka Plazan, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia jokatuko da, 20:30ean hasita. Txapelketan izena ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako edariak afaltzera inguratzen diren herritar guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi dutenek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik afaldu bitartean egingo baita puntuaketa lana.

Honakoa da finaleko afariaren menua: hasierako bezala, txorizoa eta urdaiazpikoa; ondoren, entsalda nahasia, bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin eta txuleta. Postre bezala, aldiz, gazta eta irasagarra. Azpeitian honako leku hauetan eros daitezke finalerako txartelak, 32 euro ordainduta: Añota sagardotegian, Mendizabal erretegian, Beloki harategian eta Pastorkua tabernan.