Añares ISBk Baque txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2017ko ira. 24a, 19:51
(Argazkia: Iraurgi SB)


Gaur eguerdian jokatu du finala Xabier Chicoren taldeak, Tabikaroren aurka, Durangon. 60 eta 53 gailendu da Añares ISB.

Añares Iraurgi SBk 60 eta 53 irabazi dio Tabirakori gaur eguerdian Durangon (Bizkaia) jokatu duten Baque torneoko finala. Xabier Chicoren taldeak lan bikaina egin du gaur ere. Partida osoan zehar, defentsan zorrotz eta erasoan ondo aritu dira. Asteburuan ikusitakoaren arabera, Añares prest dago datorren asteburuan hasiko den LF2 ligari ekiteko.