Pagotxen harira, mugimendu polita ari da izaten Stock Azokan

Uztarria.eus 2017ko ira. 23a, 15:58

Mugimenduarekin abiatu zen atzo hamaikagarren Stock Azoka, eta gaur eguerdian ere giro polita izan da azoka plazan ez ezik Erdikalean eta Balentina Agirre plazan. Bertan Merkatari Elkartearen bi eguneko Stock Azokak gaur 10:00etan zabaldu ditu ateak, eta 14:00ak bitartean jende ugarik bisitatu ditu herriko 43 saltokiren postuak. Bi orduko atsedenaren ostean, arratsaldean, 16:00etatik 21:00etara egongo dira postuak zabalik. Gainera, gaztetxoenentzat sorkuntzaren txokoa eta aurpegi margotzea izango dira Balentina Agirre plazan eta Perez Arregin, 16:30etik aurrera. Ondoren, 18:00etan, magia ikuskizuna eskainiko du Iago Magok, plazan, eta jarraian, magia kalera eramango du Tor Magoak.