Gipuzkoa guztitik etorritako Seat 600 autoak izango dira ikusgai Loiolan, bihar

Uztarria.eus 2017ko ira. 23a, 14:07

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko laugarren topaketa izango da bihar, hilak 24, Azpeitian. Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako seiscientoszaleak Loiolan elkartuko dira, 10:00etan, eta, ondoren, herriko hainbat txokotatik itzulia egingo dute. Azpeitiko hainbat auzotatik igaro ostean, Zestoara joango dira, eta han autoak aparkatu eta Lili jauregia bisitatuko dute. Ondoren, Seat 600ak hartu, eta Azkoititik buelta eman ondoren, Azpeitian egingo dute mokadua.