Ernaiko bi kide identifikatu ditu Udaltzaingoak, zebrabide batean estelada bat margotzen ari zirela

Uztarria.eus 2017ko ira. 22a, 18:43

Kataluniari babesa erakusteko estelada bat margotzen aritu da Azpeitiko Ernai, Etxe-Zuri tabernaren pareko zebrabidean, 15:00ak aldera. Ekintza egiten hasi eta ordu erdi ingurura bertaratu da Udaltzaingoa gazteak margoketa egiten ari ziren lekura. Ernaik azaldu duenez, bi gazte "identifikatu eta mehatxatu" ditu Udaltzaingoak: "Ekintza egiten ari ginela etorri dira, eta identifikazioa eskatzeaz gain, 3.000 eurora arteko isunarekin mehatxatu gaituzte".