VII. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko dute bihar

Uztarria.eus 2017ko ira. 22a, 13:21
Iazko Azpeitia Saria txapelketako irudia. (IƱaki Uranga)

16:30ean hasiko da sariketa, plazako arkupeetan. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako xakelariak elkartuko dira Azpeitian. 

Bihar, irailak 23, VII. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko da plazako arkupeetan, 16:30ean hasita. Taldeka jokatuko dute txapelketa, eta taldea lau jokalarik osatuko dute. Jokalari bakoitzak 5 minutu izango ditu partidako. Sariketan parte hartuko dute Azpeitiko Xaputarrek, Azkoitiko Anaitasuna Kakutek, Elgoibarko Mekatar Iriondok Gasteizko Martintxok eta Errenteriko Beraun taldeek.

Txapelketan lortutako emaitzak baliagarri izango dira Laguntasunaren Zirkuiturako.