Aldaketekin, baina badator zinemazaleen paradisua

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 20a, 12:25
Paradisu Zinema zineklubeko kideak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Gaur hasiko du Paradisu Zinema zineklubak ikasturte berria, Le grand cahier filmarekin. Dinamoan izango dira saioak aurrerantzean, hileko hirugarren asteazkenetan, 21:00etan. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

Udako oporren osteko ajeari aurre egiten laguntzeko, astegunak arintzeko edo, besterik gabe, zinemaz gozatzeko aukera herritarren eskura jarriko du ikasturte honetan ere Paradisu Zinema zineklubak; izan ere, aldaketekin, baina gaur hasiko dute ikasturtea. 21:00etatik aurrera Le grand cahier (Hungaria, 2013) filma ikusi ahal izango da.

Egin dituzten aldaketen artean  tokiarena da nabarmenena: aurrerantzean, Dinamoa sorgintza gunean izango dira emanaldiak. Xabier Gantzarain Paradisu Zinema zineklubeko kideak azaldu duenez, hainbat arrazoi tarteko hartu dute erabakia. "Duela bi urte-edo aire zabalean eskaini behar genuen film emanaldi bat Sanagustin kulturgunean egin genuen eguraldiagatik. Ez genion zinema areto itxurarik eman guneari, aulkiak eta mahaiak ohiko tokian utzi genituen, eta zinekluberako formatu egokia zela pentsatu genuen".

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.