Txirrindularien Gosaria egitasmoa egingo dute bihar Azkoitia eta Azpeitia arteko bizikletentzako bidean

Uztarria.eus 2017ko ira. 19a, 11:25

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan, hainbat egitasmo antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horietako bat Azpeitia eta Azkoitia artean egingo dute bihar. Hain zuzen ere, bihar, asteazkena, Txirrindularien Gosaria egitasmoa egingo dute Gipuzkoako hiru bizikletentzako bidetan: Azkoitia-Azpeitia, Martutene-Astigarraga eta Oñati-San Prudentzio. Egitasmoaren bizikletaren erabilera saritu eta eguneroko joan-etorrietan haren erabilera sustatzen jarraitu nahi du aldundiak. (Argazkian: Marisol Garmendia eta Jose Ignacio Asensio diputatuak kanpainaren aurkezpenean)