Saskibaloiko Euskal Kopa Azpeitira iritsiko da asteburuan

Uztarria.eus 2017ko ira. 18a, 20:21
Sammic Hosteleria ISBk Oviedoren aurka jokatutako partidan hartutako irudia. (@oviedocb)

Urrezko LEB Ligako Sammic Hosteleria ISBk eta Araberrik nahiz Zilarrezko Leb Ligako Baskoniak jokatuko dute txapelketa. Ostiralean hasi eta igandera bitartean jokatuko dituzte partidak.

Azpeitiko kiroldegian jokatuko da Saskibaloiko Euskal Kopa, asteburuan. Ostiralean, hilak 22, jokatuko da aurreneko partida, eta igandera arte luzatuko da. Txapelketan parte hartuko dute Urrezko LEB Ligako bi euskal taldeek – Sammic Hosteleria ISB eta Araberri– eta Zilarrezko LEB Ligako Baskoniak. 

Txapelketako aurreneko partida Sammic Hosteleriak eta Baskoniak jokatuko dute, ostiralean, 20:30ean hasita. Zapatuan, berriz, Baskoniaren eta Araberriren txanda izango da, 18:30ean. Azken partidan, igandekoan, parez pare izango dira Sammic Hosteleria ISB eta Araberri, 18:00etan hasita.