Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-09-18 13:28

 Uztarriaren festetako tonbolaren itxierarekin zozkatutako lau sarietatik hiru daude emateko. Ordezko zenbakien jabeek hilaren 30era arte jaso ditzakete sariak, Uztarriaren egoitzan.

Irailaren 1etik 15era bitartean izan dute Uztarriaren tonbolan saritutako zenbakien jabeek sariak jasotzeko aukera, eta Ukabik emandako netbookaren zenbakiaren jabeak soilik jaso du bere oparia iraileko lehen hamabostaldian. Horrela, Uztarriaren festetako tonbolaren itxierarekin zozkatutako lau sarietatik hiru daude emateko: Bi lagunentzako asteburuko bi egonaldi eta lau lagunentzako otordua. Ordezko zenbakien jabeek hilaren 30era arte jaso ditzakete opariak Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi 1, behea) bertaratuta.

Honakoak dira sarien zenbaki ordezkoak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Ordezko zenbakia: 4050

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Ordezko zenbakia: 9606

Lau lagunentzako otordua, Larrañaga Hotelaren eskutik

  • Ordezko zenbakia: 8024
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa