Gaztelekuak bihar irekiko ditu ateak

Uztarria.eus 2017ko ira. 18a, 14:07

Ostegunera bitartean, Gaztelekua ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte, DBH 1eta 2ko ikasleei zuzenduta. Irailaren 22an, berriz, DBH 3tik gorako gaztetxoen txanda izango da. Izen-ematea irailaren 26an, 27an eta 28an egin beharko da, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Gaztelekua irailaren 29an itzuliko da ohiko ordutegira.

Udako oporraldia amaituta, bihar zabalduko dute Gaztelekua. Hala ere, datozen asteetan ez du ohiko egutegi eta ordutegia izango. Izan ere, ohiko martxari ekiteko, ate irekien saioa eta erabiltzaileen izen-ematea egin behar dituzte aurrez. 

Datozen egunetan, bihartik ostegunera arte, ate irekien saioa egingo dute, DBH1eko eta DBH2ko gazteei zuzenduta, 17:00etatik 18:30era bitartean. Aldiz, 18:30etik 20:00etara edozein nerabek izango du Gaztelekura hurbiltzeko aukera. Irailaren 22an, DBH 3tik gorako gaztetxoen txanda izango da, eta 16:30etik 20:00etara izango dituzte zabalik Gaztelekuko ateak.

Izen-ematea

Irailaren 26an, 27an eta 28an Gaztelekua nerabeen erabilerarako itxita egongo da, egun horietan egin beharko baita izen-ematea. DBH 1 eta 2ko nerabeen gurasoek Gaztelekura bertaratu beharko dute beren seme-alaben izenak ematera. Egun horietan honako ordutegian lan egingo dute hezitzaileek: 11:00etatik 19:00etara. Gaztelekua irailaren 29an itzuliko da ohiko ordutegira.