Uztaritzen hilik aurkitu zuten emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Uztarria.eus 2017ko ira. 18a, 13:25

19:00etan egingo duten elkarretaratzea, plazan. 23 urteko emakumea bere ohean aurki zuten hilda, hankak eta eskuak loturik, eta ahoan mozala zuela. Autopsiak hil aurretik bortxatua izan zela erakutsi du. 

Joan den asteazkenean, hilaren 13an, Uztaritzen (Lapurdi) hil zuten Melodie Massen "hilketa matxista" salatzeko elkarretaratzea izango da bihar, asteartea, plazan. Emakumeen Mahaiak deitu du elkarretaratzea, eta 19:00etan jarri dute hitzordua, plazan.

Azpeitiko Udalak ere irmoki salatu du hilketa, eta bat egin du biharko elkarretaratzearekin. Herritarrei dei egin die protestara joan daitezen, eta azpimarratu dute herritarren ardura ere badela giza eskubideen urraketen aurrean "modu aktiboan" jokatzea. Era berean, erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero, Udaltzaingora (943 15 13 13), Ertzaintzara (943 08 37 80) eta Larrialdi Zerbitzuetara (112) jotzeko gogoratu die herritarrei. 

Jon zen astean, bortizki jipoituta agertu zen Massen hilotza, logelako ohearen gainean, biluzik, eskuak zein zangoak loturik, begiak tapatuta eta ahoan mozala zuela aurkitu zuen. Hil zuten emakumearen bikotekideak eman zuen hilketaren berri etxebizitzara itzuli zenean. Autopsiak hil aurretik bortxatua izan zela erakutsi du. 38 urteko gizon bat atxilotu dute susmagarri gisa.