Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2017ko ira. 18a, 12:06

Jeltzaleek datorren igandean ospatuko dute urtero egin ohi duten festa eguna, Forondako zelaietan. Autobusetako izen-ematea "ahalik eta azkarren" egiteko esan du alderdiak. Bihar, asteartea, hileko batzarra egingo du Azpeitiko EAJk.

EAJk Alderdi Eguna ospatuko du igandean, irailaren 24an, Gasteizen, Forondako zelaietan. Hara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk, eta izen-ematea zabalik dago. Jeltzaleek dei egin diete alderdikide eta alderdizaleei izen-ematea ahalik eta azkarren egin dezaten. Interesa dutenek Azpeitiko EAJko mahaikideren batekin jarri beharko dute harremanetan.

Hileko hitzordua, bihar

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du bihar, asteartea. Jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira Batzokian, eta EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei iraileko batzarrean parte har dezaten.