Kilometroak 2017ra joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus 2017ko ira. 15a, 14:45

Oñatin ospatuko dute aurten Gipuzkoako ikastolen festa, eta Azpeititik joan nahi dutenek Azpeitiko Ikastola Ikasberrik jarriko duen autobusean joateko aukera izango dute. Urriko lehen igandean izan beharrean, astebete aurreratu eta irailaren 24an egingo dute aurten Kilometroen festa. Hilaren 22ko 13:00ak baino lehen eman behar da autobuserako izena, ikastolako idazkaritzan, 12 euroren truke. Irailaren 24an, 09:30ean irtengo da autobusa, anbulatorio aurretik; Oñatin, berriz, 18:00etan izango da itzulerako ordua.