Hurrengo astean zabalduko dituzte Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekak

Uztarria.eus 2017ko ira. 14a, 20:16

Ludoteketako bazkideek astelehenean, asteartean eta asteazkenean eman beharko dute izena, ikasturtean zehar joango diren ludotekan bertan, 14:00etatik 19:00etara bitartean. Ostegunetik aurrera, aldiz, ohiko ordutegian zabalduko dituzte Txiki Txoko zein Iturritxiki. 

Ohiko jardunera itzultzeko prest daude Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak. Ohiko ordutegian zabaldu aurretik, baina, bazkideek izena eman beharko dute ikasturtean zehar joango diren ludotekan bertan. Hiru egun izango dituzte horretarako, astelehena, hilak 18, asteartea eta asteazkena. Izen-ematea 14:00etatik 19:00etara bitartean egin behar da, ludotekara bertaratuta.

Behin izen-emate epea bukatuta, ostegunean zabalduko dituzte ateak bi ludotekek, ohiko ordutegian: 17:00etatik 20:00etara.