Udalaren diru-laguntzarekin "etxe duinak" eraiki ditu Behar Bidasoak, beste urte batez

Uztarria.eus 2017ko ira. 13a, 21:23

Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko hainbat proiektu lantzen ditu. Ruandan (Afrika) esaterako, "etxebizitza duinak" eraikitzen ditu. Urtero, 10 etxebizitza egiten dituzte, eta hori posible izateko Azpeitiko Udalak bere alea jarri izan du 2009tik, proiektua diruz lagunduta. Iaz, esaterako, Behar Bidasoak hiru etxe eraikitzeko laguntza eskatu zuen, eta udalak 9.900 euro bideratu zituen haien egitasmora. 

Duela egun batzuk Behar Bidasoako hainbat kide Azpeitian izan zen, eta Estitxu Elduaien zinegotziarekin bildu ziren. Beren proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Udalak emandako diru laguntza eskertu zioten Elduaieni. 

Azken zortzi urteetan berrehundik gora "etxe duin" eraiki ditu Behar Bidasoa Ruandan.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)