Nerea Berasategi triatletak beka bat lortu du goi errendimendu zentro batean egonaldia egiteko

Uztarria.eus 2017ko ira. 13a, 19:40
Nerea Berasategi. (Izarraitz Igeri Elkartea)

Valladolideko Rio Esgueva Kirol Teknifikazio Zentroan (Espainia) bere kirol formakuntza hobetzeko aukera izango du azpeitiar gazteak.

Nerea Berasategi triatleta gazteak beka bat lortu du, Valladolideko (Espainia) Rio Esgueva Kirol Teknifikazio Zentroan bi urteko egonaldia egiteko. Triatloiko Espainiako Federazioak Madrilen, Murtzian, Bartzelonan eta Valladoliden ditu goi errendimendu zentroak, eta azken horretan bere kirol formakuntza hobetzeko aukera izango du azpeitiarrak.

Zentroan bertan egingo du bizimodua kirolariak: han egingo ditu entrenamenduak, han emango ditu gauak, bertan jan... Ikasketak, berriz, Valladolideko eskola publiko batera bideratu dizkiote; aurten, Batxilergoko aurreneko maila ikasiko du. Gastu horiek guztiak ordaindu dizkiote bekaren bidez.

Astelehenean hasiko du Berasategik ikasturtea Valladoliden, eta egun berean hasiko da entrenamenduekin ere.