Hilaren 18an zabalduko dute Arte eta Diseinu Eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko ira. 12a, 14:02

Hiru izango dira ikasturtean zehar eskainiko dituzten tailerrak: marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egiteko tailerra. Izen-ematea astelehenetik ostegunera egin behar da, 17:30etik 19:00etara. 

Arte eta Diseinu Ikastegiak (ADI) datorren astelehenetan, hilaren 18an, zabalduko du matrikuazio epea. Ikasturtean zehar marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra, pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egiteko tailerra eskainiko dituzte.

Marrazketa eta eskulan tailerra 4-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Bertan, akuarelekin, argizariekin edota ikatzarekin marrazten ikasiko dute. Horrez gain, buztinarekin, zilarrezko laminekin edo eskaiolarekin eskulanak egingo dituzte. Marrazketa eta eskulan tailerrak astelehenetik ostegunera izango dira, 17:15etik 18:30era bitartean. 

Pintura tailerrean oleoa eta beste teknika batzuk irakatsiko dituzte, eta goizez zein arratsaldez eskainiko dituzte eskolak. Goizetan, klaseak 10:30etik 12:00etara izango dira. Arratsaldeetan, berriz, 15:30etik 17:00etara edo 18:30etik 20:00etara 

Egurrean tailuak egiteko tailerra astelehenetik ostegunera eskainiko dute, 18:30etik 20:00etara.

Ikasturte hasiera eta izen-ematea

Urriaren 2an hasiko dira klaseekin eta ordurako interesa dutenek matrikula eginda izan behar dute. Izen-ematea astelehenetik ostegunera egin daiteke, 17:30etik 19:00etara bitartean. Horretarako hiru modu daude: 943-81 28 08 edo 617-129 813 telefonoetara deituta, artetadiseinu@gmail.com helbidera idatzita edo ADIren egoitzan (Jose Artetxe, 3)