Beñat Lizasok urriaren 14an jokatuko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurdena

Uztarria.eus 2017ko ira. 12a, 13:25
Beñat Lizaso.

Tolosan jokatuko du azpetiarrak finalaurdenetako saioa. Txapelketak 14 saio izango ditu guztira, eta irailaren 23an izango da aurrenekoa, Baigorrin. Finala, berriz, abenduaren 17an jokatuko dute Barakaldoko BEC erakustazokan. 

Abiatzear dago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa. Gaur, irailak 12, eman du aurtengo txapelketaren berri Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako agerraldian. Guztira, 43 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan, eta horien artean dago Beñat Lizaso azpeitiarra. Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela, eta horiez gain, orain dela lau urteko finalistak ere ariko dira lehian.

Txapelketak 14 saio izango ditu guztira, eta aurrenekoa hilaren 23an izango da. Azpeitiarrak urriaren 14an jokatuko du finalaurdenetako saioa, Tolosan. Lizasorekin batera bertsotan ariko dira Jon Maia, Maddalen Arzallus, Etxhaun Lekue, Eneko Lazkoz eta Xabat Galletebeitia. Finalaurdenetan lortutako puntuen arabera egingo dute aurrera txapelketan.

Honako bertsolari hauek izan ziren 2013ko finalistak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Txapelketan parte hartuko duten gainerako bertsolariak, aldiz, honako hauek dira: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes Itturri, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.