Igandean itzuliko dira zine emanaldiak Soreasura

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-09-11 18:53

Hitzordu berezia izango da igandekoa, 30 urteren ostean pantaila handian emango baitute Azpeitiko Zine Klubak ekoiztutako Mateo  Txistu filma, 19:30ean. Aurretik, gaztetxoentzako Cars 3 eskainiko dute.

Udako oporretan geldirik egon ostean, datorren igandean, hilaren 17an, itzuliko dira zine emanaldiak Soreasura. Aurrena, 16:30ean, Cars 3 filma eskainiko dute, gaztetxoei zein helduei zuzenduta. Beste film bat ere emango dute igandean, 19:30ean hasita, eta hitzordu berezia izango da. Izan ere, ikusgai izango den ikus-entzunezkoa duela 30 urte ekoiztu zuen Azpeitiko Zine Klubak.

Taldearen ibilbidean inflexio puntua izan zen pelikula, hain zuzen: Mateo Txistu. Ipuina pantaila handira eramatea otu zitzaien orduko hartan zineklubeko kideak zirenei, eta Agustin Arenasek zuzendaritzapean egin zuten 30 minutu inguru irauten duen filma. Sari mordoxka bat eskuratu zuten ikus-entzunezko harekin, eta datorren igandean berriro ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Bertan izango dira pelikularen egileak. Azoka Herritik egitasmoaren barruan antolatu dute Mateo Txisturen emanaldia. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa