Gaur hasiko du ikasturtea Azpeitiko Xake Taldeak

Uztarria.eus 2017ko ira. 11a, 16:57

Ikastaroak astelehenetan eta ostegunetan eskaintzen dituzte, Baigerako laugarren solairuan. Xake taldeak dei egin nahi die gazteak eta ez hain gazteak diren neska-mutilei saioetara hurbil daitezen.

Azpeitiko Xake Taldeak gaur, irailak 11, ekingo dio ikasturteari, eta datozen asteetan ohiko ekintzak egin eta ikastaroak eskainiko ditu. Azken urteetan egin bezala, ikastaroak astelehenetan eta ostegunetan eskainiko dituzte, 17:45etik 18:45era, Baigerako laugarren solairuan.

Adin guztietako neska edo mutilei zuzenduta eskaintzen dituzte eskolak, eta xake taldeak interesa duen oro animatu nahi du ikastaroetara.