Unai Alberdi nagusi, XXXVIII. Joxean Tolosa txapelketan

Uztarria.eus 2017ko ira. 11a, 14:28

Kadete mailan, 18-2 nagusitu zen azpeitiarra. Jubeniletan, aldiz, Julen Egigurenek atzetik amaitu zuen markagailuan.  Amezketako Larrunarri frontoian jokatu zuten txapelketa atzo.

XXXVIII. Joxean Tolosa txapelketa jokatu zen atzo, hilak 10, Amezketako Larrunarri frontoian. Bertan parte hartu zuten Unai Alberdi eta Julen Egiguren azpeitiarrek. 

Unai Alberdik kadete mailako txapela jantzi zuen. Partida hasieratik amaierara arte, azpeitiar pilotaria nagusi izan zen kantxan, eta markagailuan atzean utzi zuen Beñat Etxeita. Kadete mailan, berriz, Julen Egigurenek ezin izan zuen Osa andoaindarra garaitu (18-13). Egiguren markagailuan aurretik aritu zen partidako zenbait unetan, eta nahiz eta neurketa estua izan zen, Gaztelekuko pilotariak zortzi tanto egin zituen sakez, eta horrek erabaki zuen partida. Horrenbestez, Egigurenek ezin izan zuen txapela jantzi aurtengoan.