Eman daiteke izena tenis ikastaroetan

Uztarria.eus 2017ko ira. 8a, 13:52

Ekainean zein uztailean eskainiko dituzte tenis ikastaroak, goizez. Maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte. 

Tenis ikastaroak antolatu ditu beste urte batez Kirol Patronatuak, Sustraia Tenis Klubaren bitartez. Urrira arte entrenamendu saiorik eskainiko ez badute ere, dagoeneko zabaldu dute izen-ematea.

Ikastaroak urriaren 2an hasi eta ekainaren 22ra arte luzatuko dira. Entrenamenduak astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte, Azpeitiako Udal kiroldegian. Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dira: txiki-tenis, hastapena, hobekuntza, lehiaketa eta nagusiak taldeetan. Nagusien mailako klaseak goizez zein arratsaldez eskainiko dituzte, betiere taldeak betetzen badira.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 eta 685-76 18 63 telefono zenbakietara deitu behar dute, edota jtaborcia@hotmail.com helbidera idatzi.