Itsasik asteartean zabalduko du dantza eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko ira. 8a, 15:23
Itsasiren 40. urteurrenaren emanaldiko irudia. (Alberto Beloki)

Izen-ematea asteartean, asteazkenean eta ostegunean egin beharko da, 17:30etik 19:00etara, kultur taldearen lokalean. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek eman dezakete izena, eta kuota 60 euro ordaindu beharko da. Bestalde, 16 urtetik gorako norbaitek dantzan hasi nahiko balu, 943-15 18 49 telefono zenbakira dei dezake. 

Itsasi Kultur Elkarteak euskal dantzak ikasteko eskolak eskainiko ditu datorren ikasturtean ere, eta asteartean, hilaren 12an, zabalduko dute izena emateko epea. Guztira, hiru egunetan eman ahal izango dute izena dantza eskolan aritu nahi duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek: irailaren 12an, 13an eta 14an. Izen-ematea kultur taldearen lokalean (Urola kalea, 6) egin beharko dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Ikasturteko kuota 60 euro ordaindu beharko da.

16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, kultur taldeko kideekin harremanetan jarri besterik ez du, 943-15 18 49 telefono zenbakira deituta.