Azpeitiko Karate Elkarteak asteazkenean ekingo dio ikasturteari

Uztarria.eus 2017ko ira. 8a, 15:05

Oraindik eman daiteke izena karate eskolan. Interesa dutenek 646-763 265 telefonora deituta edo saioetara azalduta egin dezakete izen-ematea.

Azpeitiko Karate Elkartea ere 2017-2018 ikasturtea hastear dago. Datorren asteazkenean, irailaren 13an, hasiko dira klaseekin, kiroldegian. 

Adinaren arabera antolatu diren ordutegia eta asteko egunak, ondorengoak dira:

  • 9 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioak asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira, 17:30etik 18:30era.
  • 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako ere egun berdinetan izango dira (asteazkenetan eta ostiraletan), baina 18:30etik 19:30era.
  • 14 urtetik gorakoek aldiz, astean hiru egunetan izango dituzte saioak: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era. Saio horiek hasita badaude ere, oraindik izena eman daiteke. 

Zalantzak argitu edo izena eman nahi dutenek oraindik badute aukera. Bi modu dituzte horretarako: 646 763 265 telefonora deituta edo aipatutako edozein saiotara azalduta.