"Biharko gizartearen oinarrizko balioen" ekimena izango da Azoka Herritik

Uztarria.eus | Azoka herritik | Artikulua
2017-09-08 12:03

Hurrengo astean Azoka Herritik egitasmoak herria hartuko du, eta herritarren artean gizarte eredu berriak barneratu nahian, hainbat ekintza egingo dituzte hilaren 13tik 17ra bitartean. Azpeitiko eragile askok elkarlanean prestatu dute bosgarren urtez ekimena, eta "herritik eta herriarentzat" egina izango da. Antolatzaileen arabera, "biharko gizartearen oinarrizko balioen" ekimena izango da Azoka Herritik. "Eguneroko errotarriaren azpian bestela bizi daitekeela erakusteko eta imajinatzeko festa izango da".

Berretsi dute Azoka Herritik ez dela "besteak bezalako azoka bat". Haien hitzetan, bizimodu baten erakusle izango da azoka, eta herritarrei beste modu batera bizitzeko aukera eman nahi dio. "Produktuen salerosketa baino, balore trukea da hemengoa, hartuemanerako lekua, elkarri hartu eta elkarri emanda herria egiteko lekua". Hain zuzen, balio horiek jendearen egunerokoan txertatzea da antolatzaileen helburua. 

Ohi bezala, ekintza desberdinak egingo dituzte astean zehar, eta larunbatean egun osoko egitaraua izango da. Hala nola, herriko eragileek, baserritarrek eta artisauak izango dira plazan, eguerdira bitartean. Horrez gain, Annapurna II crowfounding kanpaina aurkeztuko dute azokaren barruan. Izan ere, 1986ak Azpeitiko zortzi mendizalek Annapurnara egindako espedizioaren dokumentala berreskuratu eta osatu dute herriko hainbat eragilek, eta, duela 31 urte bezala, herritarren laguntza eta babesa jasotzeko kanpaina abiatuko dute hilaren 14an. Horrez gain, Argazki Elkarteak azokaren barruan aurten  jarriko duen estudioa orduko espedizioari buruzkoa izango da.

Ikusi hemen egitaraua:

Irailak 13, asteazkena.

  • 19:00etan, baloreen azoka hitzaldia,  Sanagustin Kulturgunean.

Irailak 15, ostirala.

  • 17:00-20:00: Baserritarren azoka, Azoka plazan.
  • 17:30-19:30: Plazatarrak egitasmoa, plaza nagusian.
  • 20:30: Afari begetarioanoa eta Alu ulu antzerki foroa, Arremanitzen eskutik, Gaztetxean.

Irailak 16, larunbata.

  • 09:00: Auzolana, plaza nagusian.
  • 10:00-14:00: Azoka, plaza nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko azoka Elkar-Ekinen eskutik, Kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte Animalista, Bertan Merkataritza Elkartea, Extremadurakoak, Arte eta Diseinu Eskola, Antxieta Musika Eskola, Argazki Elkartearen estudioa, Antxieta Arkeologia taldea eta Annapurna II crowdfun- ding kanpaina. 
  • Goizean zehar, kale animazioa, Metal Boskotearekin eta trikitilarekin.
  • 11:00: Jostailuak ezagutuz.
  • 12:00: #AnnapurnaII_86 aurkezpena.
  • 16:00-19:00: Kirolen Txokoa, Frontoi Txikian. Emakume pilotariak, Gizonezkoen pilota partidua eta Xaputarrak xake taldea.
  • 16:00: Astisauak, plaza nagusian.
  • 16:30: Mandala erraldoia, plaza nagusian.
  • 19:00: Musika eskola eta dantzak, plaza nagusian.
  • 23:00: Arkupehotsak egitasmoaren lehenengo kontzertuak, Sanagustin Kulturgunean. 

Irailak 17, igandea.

  • 19:30: Mateo Txistu filmaren emanaldia eta solasaldia, Soreasu antzokian.
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa