Zarauzko Euskal Jai Egunetik itzultzeko autobus zerbitzu berezia izango da larunbatean

Uztarria.eus 2017ko ira. 7a, 16:56

Larunbatean, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen, eta handik itzultzeko gaueko autobus berezia jarri du Lurraldebusek. Zarauztik Azkoitirako UK03 linea indartuko dute egun horretan, eta Azpeitian egingo ditu geldialdiak. Hain zuzen, 23:50ean, 01:50ean, 03:50ean eta 05:50ean iritsiko da autobusa herrira.