Kirol Patronatuaren kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2017ko ira. 7a, 14:12

Berrikuntza bezala, 60 urtetik gorakoentzako ciclyng saioak antolatu dituzte, ohiko mantenimendu gimnasia, zumba eta pilates bezalako ekintzez gain. Ohiko jarduerez, Core ariketak eta Gimbalance jarduerak eskainiko dituzte datorren ikasturtean zehar. Kirol Patronatuko bazkide direnek hilaren 15a baino lehen eman beharko dute izena ikastaroetan, eta gainerakoek iraileko bigarren hamabostaldian.

Kirol Patronatuak ikasturtean zehar kirol jardueretan aritzeko izen-ematea zabaldu du. Ekintzetan izena emateko orriak igerilekuan bertan egongo dira eskuragarri. Zalantzak argitzeko nahiz informazioa eskatzeko 943-81 41 21 telefono zenbakira deitzeko aukera ere izango da. Kirol Patronatuko bazkide direnek hilaren 15a baino lehen eman beharko dute izena ikastaroetan, eta gainerakoek iraileko bigarren hamabostaldian.

Aurten, berrikuntza bezala, 60 urtetik gorakoentzako Ciclyng saioak antolatu dituzte, eta ohiko mantenimendu gimnasia, Zumba eta Pilates bezalako ekintzetan parte hartzeko aukera ere egongo da. "Ariketa fisikoa egitearen onurak herritar orok jasotzeko aukera izateko", behar bereziak dituzten pertsonentzako gimnasia saioak ere izango direla aurreratu du Kirol Patronatuak. 

Ohiko jarduerez gain, aurten, Core ariketak eta Gimbalance jarduerak eskaintzen dituzte ikasturtean zehar. Bi jardueretan gorputzaren oreka lantzeko ekintza desberdinak landuko dira, eta aretoko dantzen saioak ere eskainiko dira. 

Honakoak dira datorren denboraldian eskainiko dituzten jarduerak: 

  • Igeriketa (helduentzat eta umeentzat)
  • Emakumeentzako korrika saio gidatuak
  • Mantenimendu gimnasia
  • Adinekoentzat soinketa
  • Pilates
  • Cycling
  • Gimnasia Abdominal Hipopresiboa 
  • Areto dantzak
  • Behar bereziak dituztenentzat ariketa fisikoa
  • Zumba (helduentzat eta gazteentzat)
  • Total training
  • Jump (helduentzat eta gazteentzat)
  • Gimbalance
  • Core