Irailaren 11n hasiko du 2017-2018 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Uztarria.eus 2017ko ira. 7a, 12:01

Izarraitzen aritu nahi dutenek eskuragarri dituzte izen-emate orriak igerilekuko sarreran. Ia txanda guztiak beteta daude. Urriaren 7an Izarraitz Igeri Elkartearen Eguna ospatuko du klubak. 

Izarraitz Igeri Elkartea ere martxan hasteko prest da, eta astelehenean hilaren 11n hasiko du denboraldia. izena eman ahal izateko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak. Ia txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat egiten ari dira.

Lehendik dabiltzan igerilariek eta orain arte jaso diren izen-emateekin taldeak osatu dituzte, eta ikusgai daude Izarraitz Igeri Elkarteak igerilekuan duen bulegoaren kanpoan. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izatekotan, 607-49 85 00 zenbakira deitu behar da.

Izarraitz Igeri Elkartea kirol kluba izanik, bere helburu garrantzitsuenetako bat da Izarraitzeko igerilariek lehiaketetan parte hartzea. Horregatik, aurreko urteetatik klubean dabiltzan eta aurten izena eman duten igerilari berriak lehiaketetan parte hartzera animatu nahi ditu Izarraitz IEk. 

Denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 7rako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira bertako kideak. Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.

Honakoak dira 2005etik 2011ra bitartean jaiotakoen entrenamenduen ordutegiak: