Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek jantzi dute Zarauzko Trikitilari Gazteen txapela, bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus 2017ko ira. 7a, 11:36

Zarauzko Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa irabazi dute Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak. Atzo, irailak 6, jokatu zen txapelketa Lege Zaharraren plazan, eta bost bikotek hartu zuten parte. Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getaiarra sailkatu ziren bigarren.

Aurtengoaren Arbeok eta Ibabek Zarauzko txapela janzten duten bigarren aldia da, iaz ere beraiek irabazi baitzuten Euskal Astearen barruan jokatu ohi den txapelketa. 

(Argazkia: Ibon Errazu)