Jokin Egiguren: "Urte askotako lanaren saria jaso dut UTMB mendi lasterketan"

Maxixatzen 2017ko ira. 6a, 14:50
Jokin Egiguren, goian, eskubitik bigarrena, bere familiarekin. (Maxixatzen)

Pasa den asteburuan, Jokin Egiguren Iturraldek (Azpeitia, 1976) lehen aldiz hartu zuen parte Ultra Trail Montblanc (UTMB) mendi lasterketan. Une txarrak igaro zituen arren, lasterketan aurrera jarraitzea erabaki zuen, eta bera animatzera joan ziren familiako kideek emandako indarrarekin, 175. postuan amaitu zuen proba. Honako hitz hauek eskaini dizkio Azkoitian bizi den lasterkari azpeitiarrak Maxixatzen herri komunikabideari:

UTMB (Ultra Trail Mont Blanc) lasterketan parte hartu duzu. Zer nolako esperientzia izan da?

Esperientzia izugarria izan da. Chamonixen (Frantzia) aste guztian zehar bizitzen den giroa aparta da, eta lasterketa bera zer esanik ez. Ultra Trail mundua gustoko duen edonori esango nioke bizitzan behin behintzat hara joan beharra dagoela.

Ostiralean hasi eta igandean amaitu zenuen lasterketa, 31 ordu t ’erdi eta gero. Nola prestatzen da horrelako mendi lasterketa bat?

Nik uste dut horrelako lasterketa bat ez dela urte batean prestatzen, hainbat urtetan egindako prestaketak ematen duela horretarako gaitasuna. Ez da nahikoa fisikoki prestatzea, buru aldetik ere oso prestatuta egon beharra dago. Momentu txarrak beti izaten dira, eta horri aurre egiten jakin behar da, bestela ez dago helmugara iristerik. Horrelako lasterketa luzeetan edozein txikikeriagatik lasterketatik kanpo gera zaitezke, eta dena kontrolpean izateko urte askotako esperientzia behar da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Maxixatzenen.