Fernando Morillok 'Sorginetxe istorioak' proiektua abiatu du

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-09-06 11:41

Fernando Morillo idazleak Sorginetxe istorioak proiektua jarri du abian. Youtube kanalean euskarazko hainbat istorio eskegitzeari ekin dio azpeitiarrak, eta, haren arabera, "bazter orotan gordetzen diren eleak" kontatuko ditu: "Jasoak bezala asmatuak, kondairak bezala elkarrizketak, pasadizoak, pertsonaia historikoak edo teknologia kontuak. Irudimenak besarka edo aska dezakeen edozer". Sorginetxe istorioak "istorioen erreinua" izango da, beraz.

Dagoeneko hainbat bideo ikus daitekezke, eta askotariko gaiak aukeratu ditu jada: hala nola, mitologia, Antton Abbadia, euskal piratak, Albert Einstein, Marie Curie, Leonardo da Vinci, artea, animaliak, Irakurketa Erraza, audioliburuak eta sormen zuzena. "Dena esperimentala, nolabait esatearren, ikaste prozesurako beharrezkoa". 

Proiektuaren bidez, euskarazko bideogintzari eta haren kontsumoari bultzada eman nahi izan dio idazleak: "Euskal munduan zehar nabilela, etengabe entzuten ditut kexu berberak azkenaldi luzean: material gehiago behar genuke euskaraz, bidexkak, istorioak eta batez ere bideoak. Bideoak etengabe, bideoen unea omen delako. Eta euskal gazteek bideoak irensten dituzte, baina inoiz gutxitan euskaraz".

Hemen ikus daitezke orain arteko bere bideo guztiak. 

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia dartagnan1673 | 2017-09-06 : 17:21

oso iniziatiba politte ta orijinala!! Istorio, ipuin edo gogoeten bidez ikastea beti duk atsegiƱe. Gustaziek. Animo proiektuekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa