Jubilatuen Xoxoteko Egunerako izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2017ko ira. 5a, 13:43

Urteko bezala, Baigera jubilatuen elkarteak Xoxotera irteera antolatu du irailaren 16rako, Udalaren laguntzarekin. Jubilatuak 10:30ean abiatuko dira plazatik, eta 11:45ean meza egingo dute, Xoxoten. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean. Horrez gain, nahi dutenek autoz joateko aukera izango dute. 

Izena eman daiteke dagoeneko Baigerako bulegoan, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era bitartean. Doan izango dute irteera. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, bertan behera utziko lukete irteera.