Kids&Us: ikasi ingelesa ama-hizkuntza ikasiko zenukeen bezala

Uztarria.eus | Publizitatea | Bideoa
2017-09-04 19:11

"Haurrak sortze beretik daude hizkuntzarako prest, hegaztiak hegan egiteko prest dauden bezala", dio Natalia Perarnaunek, Kids&Us metodoaren sortzaileak.

Haurrak, adin txikikoak izanda ere, hizkuntzalari bikainak dira. Ume baten hizkuntza jaiotzen denetik 36 hilabetera bitartean nola bilakatzen den ikusi besterik ez dago. Hiru urtetan, gizakia, negarra komunikatzeko bide izatetik, esaldi ia zuzenak egitera igarotzen da. Urte horietan, haur batek ikasteko duen joera, biologikoki, inoiz baino indartsuagoa da, sortzetiko gaitasunak baititu egiteko. Hala, bigarren hizkuntza bat ikastea eta gure ama-hizkuntza ikastea ez lirateke desberdinak izan behar.

Kids&Us-en Natural English metodoarekin, urtebetetik gorako haurrek ingelesa ikasten dute gure hizkuntza ikasten dugun antzeko moduan. Metodologia bakar horrek ama-hizkuntza ikasteko prozesu natural eta berezkoa du oinarri, ordena jakin bat duen prozesua eta Kids&Us-en jarraitzen dena: entzun, entzundakoa ulertu, hitzez adierazi eta, azkenik, urte batzuk aurrerago, irakurri eta idatzi. 

Kids&Us-en, haurrak hizkuntza berri baten aurrean jartzen dira modu orokorrean, haien adinerako egokiak diren egoera eta testuinguruetan, ikasteko gaitasun horretaz guztiaz baliatzeko. Erabateko hizkuntza-murgiltze bat egiten da, ipuinen, jolasen, abestien eta dantzen bidez, eta murgiltze hori material pedagogiko esklusiboekin osatzen da.

Ikasteko metodologia honek 18 urtera bitartean jarraitzen du, baina metodora 0 urtetik 7ra bitartean bakarrik hel daiteke, adin-tarte horretan baitu haurrak ikasteko joera handiagoa. 18 urterekin, gazteek hizkuntza-gaitasun handiak izango dituzte, urtetan zehar hizkuntzaren eraginpean egon ondoren.

Irailaren 11n, astelehenean, hasiko da ikasturte berria.

Informazio gehiagorako: 

Kids&Us Azpeitia

Helbidea: Loiolako Ignazio Etorbidea, 12

20730 Azpeitia

Telefonoa: 717-774 567 edo 943-50 32 30

azpeitia@kidsandus.es

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Kaletiken | 2017-09-04 : 22:01

Oso ondo, gure seme-alaban etorkizunekin pentsatzen hayek jayotzeako... ta karo, etorkizunik onena izateko inglesa... ze errez saltze deun geure burue, daonekoz hemendik urte batzuta etorkizune izeteko inglesa berdala pentsatzen ai bagea etorkizun earra lagakoyoun señale!

Lagayozue urtebeteko umiei pakien hazten, ta sayau hayek etorkizunien euskeraz biziye eiñ ahal izateko gizartie uzten!

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-09-05 : 19:36

Nik ezdakit metodo honen berri , baino gero eta gaztetasun motxagoa dute umeek ....sabeletik irtetzerako hasi dira lehiatzen ..
Umeek heldu eta zaharrak gazte dira gure gizarte honetan!!

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2017-09-05 : 19:49

Finlandiako hezkuntz sisteman 7 urte egin arte ikastolara ez omendirela joaten esaten dute berriz??ezdago errexa hezkuntz sistema onena zein dan jakiteare.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa