'Mateo Txistu', 30 urte beranduago pantaila handira

Uztarria.eus 2017ko ira. 4a, 15:32
Boni Agirre aritu zen Mateo Txisturen paperean. (Agustin Arenas)

Zine emanaldi berezia prestatu dute hilaren 17rako, Azoka Herritik egitasmoaren bueltan. Aurten 30 urte bete dira Azpeitiko Zine Klubak Mateo Txistu filma kaleratu zuela, eta urteurrena aitzakia hartuta, berriro eskainiko dute pelikula herritarren aurrean.

Mateo Txisturen istorioa pantaila handira eraman zuen Azpeitiko Zine Klubak 1987an. 30 urte beranduago, irailaren 17an, berriro ikusgai izango da herriko hainbat zinezalek ekoiztutako pelikula. Urtero irailean egin ohi den Azoka Herritik egitasmoaren barruan antolatu dute emanaldia, eta data gerturatzen joan ahala emango dute hitzorduaren inguruko xehetasunen berri. 

Mateo Txisturen 30. urteurrenaren harira, erreportajea kaleratu zuen Uztarriak 2017ko apirileko aldizkarian.