Leire Zeziagak bigarren egin du V. Salome Campos zeharkaldian

Uztarria.eus 2017ko ira. 4a, 12:08

V. Salome Campos igeriketa zeharkaldia jokatu zuten larunbatean, Bermeon (Bizkaia), eta Leire Zeziaga azpeitiarra bigarren sailkatu zen 5.000 metroko kategorian. 1:14:42 denborarekin iritsi zen helmugara igerilaria. Nerea Muruak irabazi zuen proba, eta minutu batera helmugaratu zen azpeitiarra.