Iraurgik teknifikazio eskolen inguruko bilera egingo du, etzi

Uztarria.eus 2017ko ira. 4a, 11:45

Iraurgi Saskibaloi Taldeak teknifikazio eskolak jarriko ditu martxan datorren denboraldian, haurrei zuzenduta. Saioek zer funtzionamendu izango duten azaltzeko eta teknifikazio eskolen inguruko informazioa emateko bilera egingo dute asteazkenean gurasoekin. 18:00etan elkartuko dira, Sindikatu Zaharrean.