Enara Arrizabalagak Zarauzko Bikote Gazteen Dantza Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2017ko ira. 2a, 17:22
Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua, garaileen zapiarekin eta txapelarekin. (Aritz Mutiozabal)

Iker Sarasua azkoitiarrarekin parte hartu du txapelketan.

Enara Arrizabalaga dantzari azpeitiarrak Zarauzko Bikote Gazteen Dantza Txapelketa irabazi du, Iker Sarasua bikote azkoitiarrarekin. Hamabi bikotek parte hartu zuten atzo arratsaldean jokatu zen 16 urte bitarteko dantzarien txapelketan, eta azpeitiarrak eta azkotiarrak osatutako bikoa izan zen garaile. Elaia Elorza eta German Aranburu azpetiarrak izan ziren bigarren sailkatuak.

Jarraian, 16 urtetik gorakoen txapelketa jokatu zuten, eta Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak osatutako bikotea bigarren postuan sailkatu zen.