Javier Iraeta azpeitiar eskultoreak erakusketa zabalduko du Orioko Kultur Etxean

Uztarria.eus 2017ko ira. 1a, 16:39

Erakusketa hilaren amaiera arte izango da irekita, goizez eta arratsaldez, eta bertaratzen direnek eskultore azpeitiarrak hainbat gairen inguruan landutako zurezko irudiak ikusteko aukera izango dute.

Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen Javier Iraeta 11 urtez, eta hura itxi zenean, zura tailatzen hasi zen. Eskultore azpeitiarrak astelehenean zabalduko du erakusketa Orioko Kultur Etxean, eta bertaratzen direnek hainbat gairen inguruko zurezko irudiak ikusteko aukera izango dute. Erakusketa hilaren amaiera arte izango da irekita, goizez eta arratsaldez. Javier Iraeta 1941ean jaio zen Azpeitian, eta azken urteotan Gasteizen bizi da.