Uztarriaren festetako tonbolan saritutako zenbakiak dituztenek gaurtik irailaren 15era bitartean jaso ditzakete sariak

Uztarria.eus 2017ko ira. 1a, 11:11
Aurtengo festetan Erdikalean izan da Uztarriaren tonbolaren egoitza.

Uztarriak festetan jarri zuen tonbolan saritutako zenbakiak dituzten jabeek gaurtik irailaren 15era jaso ditzakete sariak, Uztarriaren egoitzan (Perez Arregi plaza, 1 behea). Lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda zabalduko da irailaren 16tik 30era.

Uztarriak santio eta saninazio festetan jarri zuen tonbolan saritutako zenbakiak dituzten jabeek gaurtik irailaren 15era jaso ditzakete sariak, Uztarriaren egoitzan (Perez Arregi plaza, 1 behea). Lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda zabalduko da irailaren 16tik 30era. Boleto guztiak salduta, San Inazio bigarrenean itxi zuen festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak, eta, urtero legez, tonbolaren itxierarekin egin zuen lau sari bereziren zozketa. Hona hemen sariak eta zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 2016
  • Ordezko zenbakia: 4050

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 8251
  • Ordezko zenbakia: 9606

Lau lagunentzako otordua, Larrañaga Hotelaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4793
  • Ordezko zenbakia: 8024

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 8696
  • Ordezko zenbakia: 0406

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko, irailaren 16tik 30era.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara gerturatu beharko dute.