Astelehenean zabalduko dute Juan Antxieta musika eskolan matrikulatzeko epea

Uztarria.eus | Hezkuntza | Artikulua
2017-09-01 10:19

Plazak amaitu bitartean egongo da musika eskolan matrikulatzeko aukera. Informazioa eskatu edo izena eman nahi duenak, musika eskolako bulegora bertaratuta edota telefonoz deituta egin dezake.

Juan Antxietako ikasleek ikasturte bukaeran eskainitako kontzertuko irudia. (Maialen Etxaniz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Hilaren 4an, astelehenean, zabalduko du matrikulazio epea Juan Antxieta musika eskolak, eta zabalik izango da plaza guztiak amaitu artean. 

Informazioa eskatu edo izena eman nahi dutenek musika eskolako bulegoan (Perdillegi kalea 1) egin dezake, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:30etik 12:30era bitartean eta 17:30etik 19:30era, astelehenetik ostegunera. Telefonoz harremanetan jartzeko, berriz, 943-81 62 63 zenbakira deituta egin daiteke.

Musikak gauza ezberdinetarako balio duela gogoratu du Azpeitiko musika eskolak: "hausnartzeko, isiltzeko, laguntzeko, negar egiteko, barre egiteko, eraikitzeko...", eta dei egin die musika gustatzen zaien edo musikarekin gozatzen duten herritarrei musika eskolan izena eman dezaten. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa