Burdinbidearen Euskal Museoak bihar egingo du azken irteera diesel trenarekin

Uztarria.eus 2017ko abu. 31a, 14:48

Burdinbidearen Euskal Museoak udako ordutegia izango du bihar, eta diesel trenak azken irteerak egingo ditu orduan. 12:30ean eta 18:00etan abiatuko da trena museo aurretik.

Horrez gain, asteartean, hilaren 5ean, ohiko ordutegira itzuliko dira. Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era zabaltzen dute museoa; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egoten da irekita; eta igande eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara zabaltzen dute. Astelehenetan itxita egoten da. Lurrunezko trenak, berriz, larunbat eta igandetan egiten ditu Lasaora irteerak.